Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2008-02-09 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Ihesbiderik ez dago hemen
legea bota digute.
Egia esan pasako zela
garbi genekien guk'e.
Hala ta guzti justizi uste bat
lege delakoen truke.
Ai! Baino alperrik dagoeneko
kondena sinatu dute.

A. Egaña:
Izenik ere merezi al dute
legeak eta kondenak?
ETA da dena, dena da ETA
grina oso nabarmenak.
Alde hortatik ideiak behintzat
legalak ditugu denak.
Asko barruan daude ordea
kalean behar dutenak.

A. Arzallus:
Ihesbidea zaila da hemen
lur hau maite dugu eta.
Egibideak ikusten ditut
galduta eta erreta.
Arnasbideei jarri nahi digu
legeak berak krisketa.
Askabideak estu daude ta
kalabozoak beteta.

Xamoa:
Izaera bat nahiz eta egin
litekeen sarri bi zati
egi izena nolatan jarri
gezur hain mingarri bati?
Atera egin nahi gaituzte nonbait
legeak kontra izaki.
Agian hala nahi dute baino
kostako zaie galanki!