Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-06-06 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Eizagirre, Estitxu
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zure belaunaldia ekonomiaren aparretan hazitakoa da. Zuk apar horretatik ur gaziagoetara bidaiatu duzu, besteak beste Hego Ameriketara edo Palestinara. Orain, lan munduan sartzeko sasoian zaudenean, alde guztietan hitz bakarra entzuten da: krisia. Zer datorkio Ametsi burura krisia hitza entzuten duenean?

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Auto bat nahi dut ezin erosi
hogeita hamar mila euro
etxe bat nahi dut ezin erosi
poltsa ez daukat hain bero
zazpi biaje egin nahi ditut
gutxienean urtero
izan nahi nuke astebururo
desfasatu parrandero..."
Krisian beti egongo gara
hola pentsatu ezkero. (bis)

Pisu bat badut ez da haundia
paretak ez dauzka hain zahar
auto bat badut zaldi txikiko
ez da ibiltzen hain azkar
nere aitak badu baratzatxo bat
tomateak ematear...
Beraz krisirik ez da ibili
nere patriketan zehar
nik bizitzeko ez dudalako
askozaz gehiago behar. (bis)

Ta nola bizi kontsekuenteki
xumeki eta ondradu?
Nola gozatu haize epelaz
edo hogeita bost gradu?
Nola konpondu gure arazoak?
Bideren bat nola landu?
Munduko mahaian eseri eta
bakea nola bazkaldu?
Krisi sakon ta benetakoa
erantzunetan daukagu. (bis)