Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-10-03 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Andre banandua zara, eta hiru seme-alaba dauzkazu zure kargu. Hasieran langabeziako diruaz moldatzen zinen, baina orain hori ere ez duzu jasotzen. Gaur gauean kalera irten zara, prostituzioa helburu-edo.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitza bera krudela bada
hau gehiegi ez ote da?
Banandu nintzen ta lana galdu
guztia doa gainbehera.
Beti bizi naiz esperantzetan
baina beti da bezpera
orain gorputza baino ez daukat
kastigatua gainera.
Sentimentuak etxean utzi
eta banoa kalera. (bis)

Azkenaldian ez dakit nola
eraman nere desditxa
bidean zehar galduko nuen
zoriontasunen giltza.
Zer da kalera irten beharra?
Zer da bihotza hain pitza?
Baina ez dakit ama izanik
etxea nola zerbitza
ez nintzateke kalera joango
ama izango ez banintza. (bis)

Nere senarra bihotz-bihotzez
urte luzeetan dut maite
edaten hasi eta kolpeka
hor hasi zitzaidan arte.
Orain guztia itxia daukat
nola bihotz hala ate
bakar-bakarrik denen aurrean
horixe dut nere kalte
eta gainera herrian denek
"Puta" esango didate. (bis)