Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-04-05 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi aita, baina adin desberdinetako semea daukazue. Gaur gauean ere lo gutxi egin duzue. Jexux Marik semea negarrez izan du eta hura kontsolatu ezinik pasatu du gau guztia; Andoni ere esnatuta egonda, semea parrandatik noiz etorriko.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M.Irazu:
Aita izatea ez da xamurra
Andoni ematen det hitza.
Gastroenteritis harrapatuta
urratua tripa mintza
negar ta negar lo hartu ezinik
nola sendatuko gaitza?
Neronek ere nahiago nuen
parrandara juan banitza!

A.Egaña:
Ba nere etxean aspaldi hontan
gu ere igualtsu gabiltz
ze berarentzat alperrik dira
hainbeste ordu eta hitz.
Atzo gauean neroni ere
lotik ibili naiz murritz.
Nahiago nuen lauetan ordez
seietan bueltatu banintz!

J.M.Irazu:
Ordun zu ere batere garaiz
ez zinan juan etxera.
Semia berriz ez da ausartzen
seiak baino lehen sartzera.
Zu beldurtuta kezkatu xamar
aita gehienen antzera
pentsatu zazu zu zerala ta
ordun lasaituko zera!

A.Egaña:
Nola nabilen jakiten det nik
ta horrenbestean tira!
Baina gaur gauez bi ordu hoiek
ze pena ta ze desira!
Lau ta erdiak bost eta erdiak
gelan relojuan di-da
beste baten zai gauden uneetan
orduak luzeak dira.

J.M.Irazu:
Besteren zai ta orduak luze
ezin besterik espero.
Nere semeak zortzi hilabete
ta birus baten bezero
tripa ondoezik eta ni ere
ez nun besterik espero
zure semeak tripako mina
izango du baina gero.

A.Egaña:
Seirak bost gutxin nik pilpil neukan
sabel aldeko kaldera...
Komedoretik orduntxe juan naiz
gure logela aldera
eta andreak zera esan dit
" Ez hadi kezkatu keba!
Gaur Julen ez dek atera eta
motel sartu hai ohera!".