Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-07-04 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Sukia, Xabier
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Colina:
Higiezinak ta akzioak
jetsi dira tupustean
aberatsenak ere dauzkagu
soluzioen eskean.
Nahiz ta urteak krisirantz joan
bat bestearen ostean
gu berdin-berdin bilduko gara
bi mila ta hamabostean.

A.Egaña:
Den-dena berdin danik ordea
ez du ba inork usteko?
Urtebeteko krisia zena
bihurtu zaigu bosteko.
Zerga gehienak tabakoari
Estadua babesteko.
Beste arrazoi bat badaukat orain
erretzeari uzteko.

M.Lujanbio:
Etxebizitzen eta autoen
preziorik ez zen limatzen
gure kartera noranahiraino
joan zitekeen hari bat zen
ibili gera mugarik gabe
neurriz kanpo bidaiatzen
orain ikasi behar bizitzan
neurtzen eta errimatzen.

J.Maia:
Adituaren adierazpena
diguzu adierazia
kapitalismo beltzak sartu du
zigortzen gaitun hazia.
Bi mila eta hamalauraino
luzatzen badu bizia
mundu ustel bat izango da hau
ez da izango krisia.

A.Arzallus:
Gure ametsak dira Ibiza
Punta Cana edo Marte.
Hori dela-ta krisi haizeak
astindu gaitu gu fuerte.
Neri berdin zait beste hamalau
hogei edo ehun urte.
Iraun dezala guk baloreak
aldatzen ditugun arte!

X.Sukia:
Langile denak soka lepoan
gaur inpernu lehen zeru
dirua ez da problema soila
gehio pentsa dezakegu.
Baloreetan nortasunaren
krisia ere badegu
demokrazia ez da existitzen
demokrisian gaude gu.