Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-08-29 Hondarribia Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarriegi, Aitor
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Nola bizi duzue zuek futbola?

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Sarriegi:
Hainbeste jendek asteburuko
partidua ohi du xede
jokuan nola ibiltzen diren
hainbat jokalari trebe.
Osasunaren zalea naiz ni
sufritua alafede!
Baina lo lasai egiten det nik
galtzen duenean ere.

J.Maia:
Uda bukatu ta liga hasi
ez da gure borondatez
udak udara izan behar du
itsasoaren izatez.
Munduak mundu izateari
uzten dio une batez
eta baloi bat ikusten degu
gure planetaren partez.

A.M.Peñagarikano:
Batzuk jokoan ibiltzen dira
beste batzuk jolasean
Reala berriz Bigarren Mailan
dago denbora luzean.
Athleticzale beti izan naiz
zuek dakizuen klasean
ta gozatzen det Bartzelonaren
kontra jokatu ezean.

M.Lujanbio:
Realarekin sufritzen du ta
gozatu jende mordoak
irabazita ni poztu eiten naiz
ematen badit gogoak
tristetzeko ez, badaudelako
gauza serioagoak
ta zoritxarrez serioago
eta ugariagoak.

A.Sarriegi:
Egia da bai jarri ohi gaitu
sarri begiak itxita
pantaila bati begiraturik
beste kontuak utzita.
Azken batean zer da fubola
beste begiz ikusita?
Lau millonario praka motzetan
baloi zahar bati segika.

J.Maia:
Emozioak hasi ohi dira
beroa pasa ondoren.
Hemen jendea ez dakit ondo
futbol gosez izango den.
Ia saltoa egiten degu
golen bat sartu baino lehen.
Pentsatu gure herri triste hau
zer poz premitan dagoen!

A.M.Peñagarikano:
Gaur Numantziak eta Realak
ein omen dute enpate
Valentziara han joan nintzan
Euskal Herritik aparte.
Tomsonen kontra ostegunean
ni San Mamesen jo ta ke...
Nere emazteak arrazoi dauka
"Danak zoratu zerate!".

M.Lujanbio:
Egoten dira zenbait pertsona
aldarte oneko lasai
baina iristen da igandea ta
dana da futbol dena jai.
Orduan oihu orduan buila
"Oe! oe!" ta "Ai! ai! ai!".
Gure etxeko zenbat sofatan
doktor Jekill ta mister Hide