Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-09-15 Lezo [Bertsoa] / Erika Lagoma, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-09-15 Lezo
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Lagoma, Erika
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete. Elkarrekin hainbat urte pasatu eta gero, ezkontzea erabaki duzue. Ezkontza xumea egitekoak zineten, normal jantzita, gonbidaturik gabe... Etorri zara zu, Sebastian, udaletxe aurrera, zintzo-zintzo ordurako, eta halako batean hor agertu da Erika, Rolls Roycebatean, zuriz jantzita; eta eliza atarian geratu da.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-09-15 Lezo [Bertsoa] / Erika Lagoma, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Tratua ez dezu ondo bete
mesede edo kaltera:
txuriz jantzita auto haundi baten
udaletxeko atera...
Hara Erika nik oso zuzen
egingo dizut galdera:
bihotza ere aldatu al zaizu
itxurarekin batera? (bis)

E.Lagoma:
Bihotza ez dit zuk bezainbeste
inorrek inoiz urtuko
printzesa bat naiz eta printzesak
behar du mila lekuko.
Egun haundia dugu guretzat
eta ez zazu egin uko.
Ezkondu ginen egun haundia
ez duzu inoiz ahaztuko! (bis)

S.Lizaso:
Nik memoria ona dadukat
beraz egon zaite lasai
baina ekarri dezun itxura
elkarbizitzaren etsai.
Beti aitortu izan dizut nik
printzesak hainbeste dohai
neretzat beti horrela zer
ta zuk denentzat izan nahi. (bis)

E.Lagoma:
Baino itxurak gure barrena
ez du sekula aldatzen
eta zergatik ezin dut esan
maite zaitudala ozen.
Rolls Roicehaundi bat aukera dut
eta aukera ona zen
mini batean Xebaxtian maite
ez zeralako kabitzen. (bis)

S.Lizaso:
Ezkontza xume eta apala
horixe genduen amets
gure burutan ez zegolako
ez luxu ta ez interes.
Etxera noa bi eraztunak
hantxe ahaztu zaizkidanez
eta bidean pentsatuko dut
bueltan etorri edo ez. (bis)

E.Lagoma:
Bueltan etortzen ez bazara're
nik irrifartsu ahoa
ez dut sinesten bota duzunik
barrenetik hordagoa.
Gozatu zazu gure hasiera
ta bizitza oparoa
bide ederrak beti behar du
hasiera ederragoa. (bis)