Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-12-27 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-12-27 Ibarra Jaialdia
Gai-emailea
Imaz, Asier
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Silveira, Xabier
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek elkarrekin hilabete asko pasatu dituzue Txapelketa Nagusia prestatzen. Txapelketa bukatu da, denok ikusi dugu zein polita izan den, zenbat jende elkartu den eta abar, baina zuek ez duzue espero zenuten emaitza lortu.

Description

Air
Elizan sartu ziradenian B
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Représentations Périodiques
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-12-27 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Egaña:
Lesakan edo Zarautzen bildu
ta entrenatu batera
txapelketa hau ez zaigu Silver
espero gisa atera:
ni betirako jetsi oholtzatik
zuk salto bat goitik behera
puesto onikan ez lortu arren
biok nabarmendu gera.

X.Silveira:
Esprin luze bat bezela izan zen
aurreko hilabetea
nik uste nuen Egaña zela
nere barne suen kea
baina ez da hain juxtu horrela
zer nahi duzu esatea?
Ez da polita salto egiteagatik
telebistan irtetea.

A.Egaña:
Alde hortatik aizu Xabier
benetan konforme nago
telebistako hoiek guztia
apurtzen dute akabo!
Gestoarekin geratu ziren
lana ahaztuta zeharo
bersotan ondo egin zenuen
saltoa baino lehenago.

X.Silveira:
Beraz bertsotan ongi egin nuen
saltoka hasi baino lehen
zuk ere atzerantz salto eginez
izan zinen hirugarren
zu hirugarren frantses horrek bi
poto egin zitun arren
nereak zentzua izan zezan zuk
ere salto egin behar zenduen.

A.Egaña:
Era hortako ideia bitxi
dexente dituzu zuk'e
nik saltorako sekula ez det
izan hainbeste birtute.
Hogeita hamahiru dauzkazu zuk ta
nik berroita zortzi urte
hola saltoka hasi ezkero
hanka puskatuko nuke.

X.Silveira:
Hanka uste du baina agian
hautsiko zun ipurdia
ez da izango hori gertatzen
zaion lehenengo aldia.
Nik oholtzatik esango dizut
saltatu nun ta egia
baina hautsi nahi nun gauz bakarra zen
baten baten aurpegia.

A.Egaña:
Eta gerora zer datorkigun
txapelketako zepua
hurrena ondo jardungo dezu
jarriko nuke lepua!
Lau urte barru hartu nezake
zuresparringlekua
ta zure esku utzi nahi nuke
bi lagunon mendekua.

X.Silveira:
Hor asmatu du erdi-erdian
nago pekatu egarriz
kritika latzak entzuten dira
denen jo puntuan jarriz.
Nik hiru poto egin nituen
eta sentitzen naizsheriff
zuk hiru poto egindakoan
hitz egingo dugu berriz.