Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (41. 2009. Donostia)
Représentación
2009-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Iturriaga:
Nire gizonak eukiko ditu
berrogeita bost bat urte
gaurko sarrera lortuko zuen
irrati programa truke.
Baina zuretzat beste pertsona
egoki bat duzu zuk pe.
Nire galdera da Andoni: elkar
ezagutzen ote dute?

A.Egaña:
Uste det nere andreak urtez
hogeita danak dauzkala.
Pentsatu zazu disimulatzen
egin duten eginahala
sei esertoki bien artean
lige bat dira aibala!
Eta fokoak apurtu die
distantzi prudentziala.

U.Iturriaga:
Eta alkarri begira daude
biok horrela-horrela
fikzioan bai baina jaurti du
gure gizonak kordela.
Gaur informalez jantzita dator
erdi esporrez bezela
neskak pentsatu dezala astez
trajea janzten duela.

A.Egaña:
Gizonezkoa ta emakumea
ta jakin-mina nahi ase
bien artean sortu liteke
mila istorio klase.
Aizu informal oker ez banaiz
idazle da andre hauxe
jertsecuelloagoraino dauka
Cervantesek bezelaxe.

U.Iturriaga:
Eta bestea Foru Aldundiko
langile fijoa omen
baina itxurak egiten ditu
asteburutan bederen.
Bixarra ere hazia dauka
pixka bat han eta hemen
baina ez dakit interesante
edo pixkat narratsa den.

A.Egaña:
Ai emakume! Akaso grina
despistatu egin zaizu.
Disimuloan hurbildu zaitez
aulkirikan aulki. Aizu!
Gero liatzen diren ez diren
gugatik berdin-berdintsu
geu ere noizbait izandu ginen
Bartolo eta Maritxu.

U.Iturriaga:
Bai iturrira joan ginen baina
nire ardoak tururu!
Hementxe gaude oraindik baina
zertan ez dakit seguru.
Derrigorrean hartu zaitugu
aizu gizona helburu.
Eskerrik asko! Andonik ta nik
afari bat zor dizugu.

A.Egaña:
Ta andrearentzat beste afari bat
nere kontu azkenean.
Barka! Hankarik sartu badugu
itsu-itsuko lanean.
Hori askotan gertatzen zaigu
bertsolari jardunean:
edozer gauza esaten degu
ezer ez dakigunean.