Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-01-10 Asteasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-01-10 Asteasu Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Anjel
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-01-10 Asteasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Ein gabe nola egon
zalia izanda!
Hemen bukatu ez dedin
erromeri txanda
ondo arrimatuaz
dinbi eta danba
kontu polit gozuak
alkarri esanda.

A.Larrañaga:
Segi beharra dago
asmatu ta tira...
Mañukorta orandik
ez da erretira
hau jubilatu zala
urteak badira
orandik segitzen du
gaztiei begira.

Mañukorta:
Herriz herri sarritan
badegu aukera
pausu bi aurrera ta
hiru bat atzera
oraindik sasoiz nago
gutxi gorabehera
gutxien-gutxienez
gerritikan behera.

A.Larrañaga:
Mañukortak badauka
ederraren sona
horregaitik ligatzen
beti degu ona
bat bada honi sarri
hurbiltzen zaiona
gaur nun bizi ote da
Joxepa Ramona?

Mañukorta:
Garbi esango dizut
nere iritzian
zu ere etorri zera
izate bitxian
zurekin jartzen omen
da malaletxian
ta ez ikustegatik
utzi det etxian.

A.Larrañaga:
Nun-nahi dezu aukera
hemengo ta hango
Ramona polita da
gerri eta zango
haurdun gelditu zala
enterauta nago
Mañukorta zurea
ez da ba izango?

Mañukorta:
Horrela ibiltzen naiz
txirri eta txarra
edozetako ere
badaukat indarra
gorputza baldarra ta
burutik azkarra
nerea baldin bada
ez da raza txarra.

A.Larrañaga:
Honi're jolastea
gustatutzen zaio
aukerik baldin badu
bat baino bi nahio
orandik egiten du
bakina bat saio
beste Mañukorta bat
ez dedila jaio!

Mañukorta:
Orain'e abiua
albotikan pasa
asko maitatutzen det
trago ta jolasa
Euskal Herri danean
harturik konpasa
ia zabaldutzen dan
Mañuren arraza.

A.Larrañaga:
Zerbait nahi zendukeela
badaukat susmua
zer pentsatutzen nagon
esatera nua:
zuk hola segitzeko
daukazu asmua
zure inguruan dago
protagonismua.

Mañukorta:
Umorez ibiltzen naiz
ni bete-betian
hitzikan egin gabe
inoren kaltian
jolasaldi batzuek
tartian-tartian
honelaxe nahi nuke
beste hogei urtian.

A.Larrañaga:
Nik ere opa dizut
jarraitu horrela
nahiz leheno hostoa zan
ta orain orbela.
Zer pentsatutzen nagon
esango det bela:
gauza polita dezu
maite zaituztela.