Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-05-22 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-05-22 Bilbo Berezia
Gai-emailea
Uribe, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Illaro Etxebarria, Arrate
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain ikusiko ditugun argazkietan ohartuko gara nola aldatu den bertsolaritza. Garai batean, eta luzaro gainera, gizonen afera zen, gizonek bakarrik parte hartzen baitzuten saltsa horretan. Baina zorionez, egun, gero eta emazte gehiago entzuten eta ikusten ditugu
Gaiari oharrak
Txapel eta Zepai ageri ziren hiru argazki erakutsi zituzten atzeko pantailan.
"Bersolaris en su salsa" jartzen zuen argazkiaren goiburuan, eta bi bertsolariak bertsotan
ari ziren, aulkiari buelta emanda eta hankak zabalik, inguruan jende mordoa
zutela. Arratek eta Jonek ere aulkietan eserita kantatu zuten, argazkiko bertsolarien
jarrera berean, eta mikrofonorik gabe. Baina bina bertso bota ondoren, aulkiari buelta
eman eta ohiko jarreran eseri ziren, eta kasu honetan hankak gurutzaturik.

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-05-22 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Uria:
Hogei urte bete eta
Antzokian ospatzeko
esan ziguten ia prest
geunden hemen kantatzeko.
Orain badakit deitu zigunak
erdi serio antzeko
zergatik esan zigun ahal bazen
gonarik ez ekartzeko.

A.Illaro:
Baina beitu argazkia
ai ene zenbat kontraste!
Entzule emakumerik
dagoenik ez dut uste
ta orain berriz hemen ditugu
hainbat neska ez hain gazte
ta eurek ere seme-alabak
berdin maitatzen dituzte.

J.Uria:
Garaiak aldatu dira
badakizue, badakit
neskak plazara irtenda
ere izan zuten lanik
eta ordutik ere denbora
pasatu zaigu jadanik
baina beldur naiz beraien saltsan
ez ote gauden oraindik.


A.Illaro:
Jone lasaitu aspaldi
heldu zen-ta gure txanda!
Baina lasaituko gara
uste duguna esanda:
emakumeak gizonezko lez
mozorrotu ordez danba!
Euren lekua hartu nahi dugu
baina garena izanda.

J.Uria:
Bai postura aldatzeko
nik ere neukan irrika.
Igual esango dudana
ez da izango polita:
nik eta ustez neskok nahiago
dugu horrela jarrita
begiak ondo zabalik baina
hanka artea itxita.

A.Illaro:
Bukatzen joan beharko
dugu unean-unean
baina hau iltzatu nahi dut
entzuleen garunean:
berdintasuna izango dugu
bihar-etziko egunean
emakumeen gaia aipatu
beharrik ez dugunean.