Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-12-26 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Ekhi Erremundegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2009-12-26 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Uranga, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Erremundegi, Ekhi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hi ere, gazte euskaldun asko bezala, aurten atxilotuta egon haiz.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2009-12-26 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Ekhi Erremundegi

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizeko seitan etxeko
atea joka nuen entzun
fini zen isiltasuna
baina guztia zen ilun.
Eskuan arma zutela
sartu ziren hainbat lagun
eta ereman ninduten
nere etxetik hain urrun.
Ez dakit ohartu zizten
hau nola izaten dugun:
beti gauez heldu dira
amets egin ez dezagun. (bis)

Lau egun etxetik kanpo
nituen gaizki pasatu
nahiz eta ez ninduten jo
nahiz eta ongi tratatu.
Eneko, Ibai, Gillen ta Xan
zituzten kartzelan sartu
eta geroztik ez ditut
parez pare begiratu.
Amets egitea omen
nahi digute debekatu
baina ametsak ezin dira
presondegietan sartu. (bis)

Hori ekainean izan zen
batzuentzat aspaldi zen
baina zoritxarrez hemen
askotan zaigu gertatzen.
Polizia ikusten da
kaleetatik paseatzen
ez gaituzte utzi nahi
bakean lasai bizitzen.
Nahiz eta saiatzen diren
gure ametsak ezabatzen
guk dena egingo dugu
egi bihurtu daitezen. (bis)