Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea izango zarete. Zuen arazo handiena izaten da hilaren bukaerara iristea, ekonomikoki estu zabiltzatelako banketxe baten hipoteka dela eta. Gaur, etxera gutun bat iritsi zaizue, hipoteka daukazuen bankuko gutuna; 2010 zoriontsua opa dizue.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:

Imajinatu ditzaket euren
irri zabal eta aho
haginak luza-luza eginda
txanponei trago ta trago.
Guretzat ona izango danik
ez det pentsatzen akabo!
Baina eurak bai egiten gabiltz
gero ta zoriontsuago.

A. Egaña:

Ene maitea postal txiki bat
hemen degu parez pare
“Zoriontsua” hitza jartzen du
ta gogorra da hala’re.
Ia urtea pasatzen degun
belauniko jarri gabe
euren besotan jausi ginan ta
euren eskuetan gaude.

M. Lujanbio:

Euren eskutan gu jarri ginan
ta proposamenaz fio
ta beraiek guk paga dezagun
besteik ez dute desio.
Markoan jarri dezagun eta
txintxilikatu serio
gure zenbakik gorritu ahala
letrak jausiko zaizkio.

A. Egaña:

Hemendik eta handik aurreztu
egin degu mila saio
baina ez digu ezerk kuadratzen
ta zer egin behar zaio.
Interesa ta hipoteka da
gure esperantza-leiho
Euriborrari beiratzen diot
ia zuri baino gehio!

M. Lujanbio:

Ta hipotekak bikotearen
gainbehera bere ordaina.
Nere senarra haserre dabil
nik ezin hartu tamaina
zoratzen da ta asmatzen dabil
zer esan, ni nola engaina.
Maitea nik’e ulertzen zaitut
ia Euriborra aina.

A. Egaña:

Alde hortatik ziri txiki bat
sartu didazu puñeta!
Neronek ere urte berrian
egina det gogoeta:
jetsi dezaket nere gastua
ta igo gure errenta
erretzeari utzi ezkero
neu egongo naiz erreta.

M. Lujanbio:

Eta gainera pururik gabe
zuk ez baitezu etsiko
bere horretan jarrai dezagun
hobe nere iritziko
bizitza austero bat ein behar degu
oso espantu gutxiko
Gobernuaren injekziorik
guri ez zaigu iritsiko.

A. Egaña:

Ez da iritsiko ez neurri haundi
ezta ere neurri txikian
guk geuk asmatu beharko degu
neurri xuxen egokian.
Alaitasuna ta maitasuna
zaindu geure bekokian
eta postala sar dezatela
kabitzen zaien tokian.