Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-04-18 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-04-18 Mallabia Jaialdia
Gai-emailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Jakin nahiko nuke zer dabilkizun orain esku artean; zertan zabiltza?

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-04-18 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen egunkari ta kazetetan
ibilia izkribatzen
telebistan’e esperientzi bat
auto txuri bat gidatzen
“Eta orain Amets zer egiten duk
ez duanean kantatzen?”
esku artean aspaldi ez zait
gauza haundirik pilatzen
nunbait galdu nun eta hor nabil
neure burua bilatzen.

Joxe bezela ni zortzietan
esnatzen naiz gehienean
ohea egin eta jantziak
lotu ohiaren gainean
etxea ere ondo txukundu
ardura bat azkenean
ta bazkaria prest izaten dut
Olatz iristen denean
etxea dena jasota eta
burua desordenean.

Eta halaxe dijoa nere
denbora egun eta gau
lanean zertan pasa orduak
egunean bi, hiru, lau...
Lasaitasuna badut pixka bat
horixe dut bizi arau
asteburutan nola umorez
behar izaten den kantau
lan haundirikan ez det egingo
berak bilatzen ez banau.