Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-05-08 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-05-08 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Irizar, Mailu
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Askotan entzun dugu diruak ez duela zoriontasunik ematen, batez ere besteen poltsikoetan dagoenean. Orain, krisi garaian gauden honetan, zer uste duzu ematen eta kentzen duela diruak.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-05-08 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:

Lehen ta orain mutil
berdinak ginen gu
lehengo bizi maila
baitegu mantendu
diruak betidanik
hori egiten du:
lasaitasuna eman
eta loa kendu. (bis)


J. Soto:

Loa galtze omen da
diruaren truke
hori egia denik
Juliok ez du uste.
Banu zuk aina diru
zuk aina entzute
holako erloju bat
erosiko nuke. (bis)


A. Sarriegi:

Ta aizu erloju hau da
erregalatua
eta zaharragoekin
hobetu tratua.
Badet lanpostu bat ta
badet kontratua
eta ni sentitzen naiz
pribilegiatua. (bis)


J. Soto:

Noizbait ni ere izango
ote naiz zu aina?
Bizitzari hartuko
al diot tamaina?
Sosa zoriona da
zorion bikaina
bestela begiratu
Andoni Egaña. (bis)


A. Sarriegi:

Zoritxarreko asko
nago ikusita
munduan nahi luketen
dena edukita
baina kuriosoa da
gazte hauen pinta
beti negarrez eta
Ternuaz jantzita. (bis)


J. Soto:

Ezin ninteke jantzi
oholtzan itsusi
amak eman zidan hau
galtza eta guzi
ta hala esaten zuen
ez zun arrazoi gutxi:
“Oparitutakoai
hortzik ez ikusi”. (bis)


A. Sarriegi:

Beti xoxaren kejan
hau da hau trastea!
Baina ezagutzen det
oraingo gaztea:
ikasten bukatuta
berriz ikastea
ez al zendun hobea
lanean hastea? (bis)


J. Soto:

Bizitza ez nuke nahi
horrela eskastu
zertan esku politak
sardeakin laztu?
Lan kontua beharko
nuke nik ahaztu
lan eginda ez baita
inor aberastu. (bis)


A. Sarriegi:

Esan dezunarekin
ni jarri naiz adi
ta berriz berresten det
hain dago nabari:
sardeari iheska
zabiltza kantari
ta txapela eskeini
baserritarrari. (bis)


J. Soto:

Ta baserritar denak
eskeintzakin alai
baserritarra nola
agertzen den nun-nahi.
Hemen dudan txanpona
naiz ikusteko gai
jarraitu beharko dut
kukua entzun zai. (bis)