Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-07-30 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lekue, Etxahun
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten.

Description

Air
Dama askoren engainagarri
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Etxahun Lekue

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Orain artean bizitza osoa
pasatu dugu berekin
lehen ez genuen utzi nahi eta
orain kolpetik alde egin
berak baditu gabezi batzuk
bai baina geuk ere berdin
orain artean ez baikenion
nahiko konfiantza egin.


E. Lekue:

Geure altzoan eduki dogu
bera hainbeste denporan
eta ez dakit egin doguna
berarentzako nahiko dan.
Begirale ta lagun batzukaz
antza gustora dago han
gure semea heldu egin da
ta ez dakit hori nahi dodan.


A. Arzallus:

Ba ni halaxe nago gustoren
triste nengoke bestela
uste genuen gure umea
betiko umea zela
eta tratatu izan dugunez
halaxe balitz bezela
orain badakit bere bidea
lasai egin lezakeela.


E. Lekue:

Beraz haztea ez baita izan
guretzako lan samurra
hogeta hamar urte etxean
ez da denpora laburra!
Sentimendu bi dodaz nahastean
ez dot esango guzurra:
ondo hazi dogun ustea eta
bera galtzeko bildurra.


A. Arzallus:

Bera ez dugu galduko eta
arren egon zaite lasai!
Baina badira hemen gauz batzuk
onartzen zeinen zailak ai!
Maitekorra da urte osoan
ta beti gurasoen zai.
Orain eskerrak berari eta
begiraleei ere bai.


E. Lekue:

Egia da bai begiraleeri
bere eskertu beharko
bere bidea zein dan bilatzen
lagundu deutsielako.
Oindik aurrera berari eitea
horixe toketan jako
eta gu hemen eukiko gaitu
behar dauan danerako.


A. Arzallus:

Baina bidea urra dezala
bere baitan berariaz
ta guk laguntza emango dugu
eskatutako hariaz.
Baina lotsatu eiten naiz orain
eta lotsatu egiaz
ekografia jasotakoan
jarri nuen aurpegiaz.


E. Lekue:

Ez zaite lotsa egoera hori
inontzat ez da fazila
aurrera eitea ebatzi gendun
gure erabagi isila.
Orain hazi da eta heldu da
gure etxeko mutila
bihar dator bueltan ta harro-harro
joango gara bere bila.