Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Endika Igartzabal Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolaris / Auteurs
Artola, Mikel
Igartzabal Murua, Endika
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok Irizarren egindako autobus bati begira ari zarete.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Endika Igartzabal Murua

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artola:

Atten kontua einda
hainbeste otordu
elektrizista pasa
ditu mila ordu!
Ta hara autubusa
hor aurrean dugu
honek egunez soilik
biajatuko du! (bis)


E. Igartzabal:

Beraz ilundutakon
hoi ibili ezin
oso gauza normala
eletrizistekin
autobus dotoreak
ohi dituzte egin
dena soluzionatuz
porra txikiakin. (bis)

M. Artola: Nahikoa egingo du
honek abitzea
eta berehalaxe
igual gelditzea.
Zure atten lana omen da
hok diseinatzea
ni dudan nago zein dun
aurre ta atzea. (bis)


E. Igartzabal:

Porra txikiarekin
ze-nolako grina!
Denak koinziditzeko
egin ahalegina.
Horrenbeste autobus
linean egina
ta bakarra ez dago
bestean berdina! (bis)


M. Artola:

Igual arrazoia du
nere ondokoak
denak ez dira-eta
berdin antxekoak
gurdi politagokin
badabiltz astoak!
Hauek izango dira
Txinako gustoak. (bis)


E. Igartzabal:

Gure attek Irizarren
ezin zen bestela
nahiko bajua dago
langilen nibela.
Pentsatze’t dana gaizki
aterako dela
lanen ibiliz gero
etxean bezela. (bis)


M. Artola:

Igual arrazoi dezu
hobeto aparte
lanerako hartuta
horrenbeste tarte.
Hala ere ez da izango
guretzako kalte
segi zazu horrela
jubilatu arte! (bis)


E. Igartzabal:

Lanari ia dute
tamaina hartuta
hil bukaeran gustora
nahikoa kobrauta.
Irizarren hainbeste
urte pasatuta
jubilatzen dienen
bik estresatuta. (bis)