Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-08-20 Donostia [Bertsoa] / Iker Alustiza, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2010-08-20 Donostia [Bertsoa] / Iker Alustiza, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Jone Uria Albizuri
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Aspalditikan sartua dago
hori lortzeko planean
kulturgunea Europarako
izateko afanean
eta zergatik merezi duen
garbi dago azkenean
hiri osoa ari delako
hori lortzeko lanean. (bis)
I. Alustiza:
Hiri guztia dauka gaurkoan
berarekin bere alde
ta hiritarrok bultzako degu
nola beraiekin gaude
kultura aldetik aniztasuna
baina gauza bat hala’re:
kulturak bultza ditzala baina
hemenguak ahaztu gabe. (bis)
A. Arzallus:
Donostik kultur lidertzarako
ez du falta interesik
baina herri bat ez da osatzen
herritarrek bultza ezik
eta orduan merezi badu
nik kantatuko dut pozik
ez da Udalaren ekinagatik
donostiarrengatik baizik. (bis)
J. Uria:
San Mames batek Anoeta errez
estal lezake itzalez
beraz kirolen hiriburua
Bilbo da bere azalez
Aste Nagusiz parrandak ere
han hobeak dira tamalez
beste denean Bilbo hobea da
baina kulturan igual ez. (bis)
S. Lizaso:
Hainbeste gauza iragarriak
antolakuntza tarteko
egitaraua denen gustora
noski ez dute beteko.
Bakoitzak bere alea jarri
ez da izaten kalteko
hiritarreri aukera emanez
iritziak emateko. (bis)
I. Alustiza:
Nik iritzi bat badaukat eta
aipatuko det seguru
hiri honetan jai herrikoiak
eta gai horren inguru
piratak eta Porrontxoekin
pasa gabe hainbat apuru
Europarentzat ez dakit baina
guretzat balioko du. (bis)
A. Arzallus:
Mila aldaketa egin litezke
mila gauz berri ekarri
baina Donostik izan nahi badu
abangoardiaren herri
oso erabaki errex bat bada
emango det bere berri:
Illunbetikan zezenak kendu
ta bertsolariak jarri. (bis)
J. Uria:
Bertsolariak jarrita beraz
zezen guztiak kentzeko
saioak ere nahi genituzke
hemen egun bakoitzeko.
Beldur bat badut jartzen nauena
erdi kopeta beltzeko
sei urte nahiko izango diren
falta zaiona lortzeko. (bis)