Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-09-29 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-09-29 Urnieta Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Atzo egin zenuena lorpen izugarria dela uste baldin baduzu, gaur ezer egin ez duzun seinale da. Orain arte egin duzunetik, zerekin zaude harro edo gustura?

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-09-29 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Nom de la strophe:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txikitatikan bi gurasoak
alabari so zer suma
esaten zuten “Ainhoa landu
zazu zure etorkizuna”.
Bai landu ere garatu nuen
sakrifizio gaitasuna
ikasketetan ahaleginetan
sortu nuen erresuma
txapel, titulu eta lanordu
horra nere ondasuna
ta haundiegi gerau da orain
aita-amen oihartzuna.
Gezur haundi bat izan daiteke
tituluen harrotasuna
satisfazioa eman didate
baina ez zoriontasuna. (bis)

Beraz titulu guztiak dauzkat
kajoi baten gordetzeko
ahaztu nahi ditut lehengo ahalegin
esfortzu eta antzeko.
Beste bide bat daukat bizitzan
nik gehixeago lantzeko
ta ahalegina egin nahi nuke
maiteengana hurbiltzeko
goizero jeiki ta goxo-goxo
irripar bat eskeintzeko
edo lanean arrazoi gabe
inortxo ere ez mintzeko.
Beraz bidea jorratu nahi det
baina ez medailak lortzeko
ingurukoak eta neroni
goxoago bizitzeko.

Gizarte honek batzutan oker
jartzen du fokoen printza
inportantea dena eta ez dena
nahasturikan gabiltza.
Zer nahi dugun ta nola nahi dugun
jakitea da baldintza
eta barruan daukagu denok
horixe lortzeko giltza.
Beraz aurrera begiratzea
egin nahi dut nere hitza
eta barrua lantzeko bota
izerdia eta bitsa
eta berdin du atzo gauetik
oker xamar bagabiltza
zerotik ez da abitzen baina
goizero hasten da bizitza.