Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze:
Aizu beti zergatik
diozu ezetza?
I. Elortza:
Beste bat bilatzera
datorrena ertza!
Aizu agindu bat da
ez zazula pentsa!
Lehendakariarentzat
hori da ofentsa.
O. Perea:
Herriak ote zuen
Patxi aukeratu?
I. Elortza:
Ta bestela zergatik
nago horren altu?
Probokatzera zatoz
parkatu! parkatu!
Zuk be kanapeak jan
eta ez pentsatu!
J. Soto:
Entenditzen al duzu
pixka bat euskera?*
I. Elortza:
¡Oye mira colega
que tengo el EGA!
Eta Nafarroatik
dator hau gainera!
Zoaz Eginon gora
haizea hartzera!
A. Arzallus:
Larrosa zenbatean
salduko zenuke?
I. Elortza:
Orain igual pentsatu
egin behar nuke
baina larrosak dira
plastikozko kutre
españolek La Roja
aukeratzen dute.
M. Lujanbio:
Ta ze iruitzen zaizu
Egigurenena?
I. Elortza:
Hemen diskrezioa
da gauza onena
guztiekin hitz egin
da egin behar dena
denok nahi dugulako
konpondu problema.
____________
*Mantso-mantso kantatu zuen Juliok