Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko?

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte amaiera bihurtu zaigu
ia esperantza aro
haizea dabil nunbait aldatzen
ez da lehen bezain arraro.
Haizean aurka hainbeste urte
ta mende dira igaro
aldaketa hau sinisten ere
zaila dugula zeharo
baina haizea aldatu leike
guk uste baino lehenago.
Horretarako denok batera
putz egin beharra dago.

Urteak dira hor gabiltzala
orain gora orain behera
haizea bezain aldakorra da
herri honen ibilera.
Udaberriak kukua dakar
ta neguak hegabera
ipar haizeak goza lezake
gure barruko minbera.
Haizea zinez gu ote gara?
Hori da nere galdera.
Gure eskutan ote daukagu
haizearen izakera?
Jarri beharko genuke behingoz
norabidean batera
gure patua aldatu ez dedin
haizearen arabera.

Belar zaharren eramaile da
haizearen anabasa
hartzen diogu azkenaldian
itxaropenaren traza
baina ezin da une haundi hau
albotik begira pasa
nazio baten eskubidea
inoiz ez baita jolasa.
Asko gera ta indarra dugu
ta hori da gure baza
alde batera utzi dezagun
bidezidor zaharren basa.
Nere begien aurrean dago
bete-beterikan plaza.
Hau haizea den ez dakit baina
hauxe da gure arnasa.