Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-12-11 Zumarraga [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-12-11 Zumarraga
Gai-emailea
Ojanguren, Gorka
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte bukaera da, eta, beraz, balorazioak egiteko garaia. Mila saiotan ikusten zaituztegu, baina gaur jakin nahiko genuke nolakoa den zuen egunerokotasuna; hau da, zuen egun normal bat nolakoa den.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-12-11 Zumarraga [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:

Nola ez naizen ofizialki
lanbide baten jabea
jendeak zerbait enkargatzeko
badu bizio grabea
gaur bilera bat gaur bazkari bat
fuertea zein xuabea
nere egunik normalena da
normaltasunik gabea.


A. Egaña:

Neroni ere Ametsen gisa
bizi naiz aspaldin tira!
“Amarengana joango naiz gaur”
maiz erabakia di-da
hurrena lotan geratuko naiz
hurrena buelta mendira...
Egun normalik ez daukat bat’e
denak desberdinak dira.


M. Lujanbio:

Letu Berria beiratu e-maila
atondu etxeko jarduna
gaur Tolosara bihar Laudiora
gertura edo urruna.
Egunero da zerbait berria
bere alde ona duna
baina batzutan faltan hartzen da
egunerokotasuna.


U. Iturriaga:

Ba ni ostera zazpitan jeiki
eta goizeko zortzitan
ordenagailu aurrean lana
hau zabaldu eta klik han
hirurak arte gero piszinan
ordubete igeritan
hiru artalde zenbatu ditut
goizaldeko ordu bitan.


A. Arzallus:

Ni ere inoiz despistatuta
jeiki naiz seirak aldera
“Eta orduan ze egiten duzu?”
da jendearen galdera
ba maiz leihotik begiratzen det
irripar txikiz gainera
egunsentitan jendea zeinen
gustora doan lanera.


A. Egaña:

Berrogeita hamar urteen jiran
lagun mordo bat bagaude
hainbeste urtetan egin naiz hainbat
koadrilla majoren jabe
ni txintxoa naiz izatez oso
txintxoa naiz ta hala’re
seietan sarri oheratzen naiz
ni neu konturatu gabe.


M. Lujanbio:

Uda osoa pasatzen degu
aurrera eta atzera
hamaiketako abitu eta
goizeko lautan etxera.
Gero urria ailegatzean
deskantsurakoa bera
mundu guzia lanen hasita
gu’re hasi eiten gera.


U. Iturriaga:

Lehengo bertsoa ez dut kantatu
parre egin zenezaten
eguneroko nire bizitza
halaxe baita izaten.
Gero astean pare bat batzar
ta bi saio ezin dira ken
jende guztiak esan diezagun
“Ze ondo bizi zareten!”.