Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-12-30 Durango [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
2010-12-30 Durango [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia:
Urte haseran zenbat promesa
eztarri honen antzeko*
ustez indartsu hasten direnak
urratuta bukatzeko.
Nik esan nuen prest nengoela
erretzeari uzteko
baina oraindik egun bat badaukat
promesa hori betetzeko.
A. Arzallus:
Ni ez naiz oso mutil puntuala
ta beti horren beldurra
maiz kontatzen dut “Kontrol bat zegon
muga ez zegoen xamurra”.
Pentsatu nere euskalduntasun
izatean iruzurra:
Poliziari egia eta
adiskideei gezurra.
M. Lujanbio:
Bi mila eta bederatzia
urte bat erreparatu
abenduaren hamahiru ezkero
ze eromen zenbat datu!
“Ta txapelaren pisua ze muz?”
ez dit ez gutxik galdatu!
Ta nik “A ba txapela ba normal
ez da ezer ere aldatu”.
Abarkas:
Txapelketa bat izan dut aurten
ta bertara naiz aurkeztu
gure ustetan ondo gengozan
preparatuta ta prestu
saio aurretik galdera bera
“Zaude nerbio ta estu?”
ta nik ezetza esaten nien
nahiz ta nik bere ez sinestu.
_______________
*Eztarria marrantatu zitzaion eta eztula egin behar izan zuen puntuaren hasieran.