Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-02-27 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2010-02-27 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Labaka:
Afari ona jarri digute
ta afaldu degu txukun
orain kasurik ez egin eta
ni ez nago kopetilun.
Mahai inguruan tonto moduan
jarrita gaude bi lagun
gure dirurik ez dute behar
ta alde egin dezagun. (bis)
J. Uria:
Bai egia da eduki dugu
guk antza zorte itzela
ederto janda espagetiak
eta geroko berdela.
Ekarri duzun eskoteari
begira jarriz horrela
seguru nago barrako zaharrak
gonbidatu gaituela. (bis)
A. Labaka:
Bai egia da barrako hori
neri begira ari da
baina goazen ta tabernetan
osatu dezagun jira
pagatu gabe alde eginda
juan gaitezen urrutira
alper-alperrik ari delako
nere eskoteai begira. (bis)
J. Uria:
Zuri begira dagoela-ta
ez dezagun egin drama
zuk betidanik eduki duzu
neska ederraren fama.
Orain hemendik joan nahi duzu
lasaitu Ane laztana!
Itxaron pixkat eska ditzagun
kafea ta patxarana. (bis)
A. Labaka:
Ideia ona izanda hori
ta ni ere ados nago
patxarana hartu eta bertsotan
jardun gaitezke luzaro
baina ideia bat det buruan
eta oso argi dago:
gaurtik aurrera hau egin eta
krisi guztiak akabo. (bis)
J. Uria:
Oso polita izan da beraz
gure gaurko gertaera
ez zetorrenez nahiz ta denbora
azkar joan den aurrera
asmatu dugu pelikula bat
ta zaharraren papera
baina badator kontuarekin
eta kartera atera. (bis)