Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-12-06 Orio [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-12-06 Orio
Gai-emailea
Manterola, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuetako batzuk gogoratuko zarete, Orion gertatua da. Orain urte batzuk, kultur teknikaririk eta horrelakorik ez zegoenean, festa antolatzaileak bi musika talde deitu zituen, egun berean, ordu berean, toki berean, kontzertua emateko. Hemen daude Egan eta Joselu Anaiak, plazan, beren trasteak deskargatzen.

Description

Air
Behin batean Loiolan I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Entités
Egan (Musika taldea)
Joselu Anaiak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-12-06 Orio [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Bi musika talde on
elkartuak bertan
disgustoa antzeman
liteke kopetan.
Joselu geratzea
hobe da benetan:
ondo moldatzen gera
zuen doinuetan.


B. Gaztelumendi:

Baina bigoteakin
nator ni dotore
plazari ipintzeko
nahi aina kolore.
Behin batean Oriyon
hainbeste akorde!
Kopia txar bat baino
guk eginda hobe.


A. Egaña:

Alperrik ez al dira
tipoan jardunak?
Xabier pasa ziren
Eganen egunak
nun dira inguruko
lehenoko lagunak?
Bi gogó jartzen ditu
gogorik ez dunak.


B. Gaztelumendi:

Elkartu dira mila
kantu eta kante
lehengo garai zaharrak
daudenez aparte
gaur mila plazatatik
deitu ohi didate
zuek estankatuta
gelditu zerate.


A. Egaña:

Ez gera estankatu
benga Egan benga!
Igotzen ez den hura
ez da erortzen-da.
Gaztetxera joan zaitez
Xabier leienda!
Barkatu zahar etxea
esan nahi nuen-da!


B. Gaztelumendi:

Zeinen errex dantzatu
ohi dezun mingaina
nere adinekoa
zaitugu zu baina
gaztetxera zu joan
zaite alajaina!
Han zai izango dezu
Andoni Egaña.


A. Egaña:

Hiru ordu paseak
kamio gorrian
hala ere geu gaude
joan beharrian
maiz ez baitegu jotzen
behar den neurrian
ta hori ezin da egin
Beniton herrian.


B. Gaztelumendi:

Beraz beldurturikan
aspaldi zaudenez
txanda utzi didazu
neri irribarrez.
Eganek kontzertua
emango du errez
eta hanka guztiak
hegan jarri baietz!