Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-06-10 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-06-10 Durango Jaialdia
Conducteur/trice
Magdalena, Peru
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain, garaiotan, modan dabil demokrazia; demokrazia gora, demokrazia behera, besterik ez da entzuten. Nik galdera bat daukat zuretzat: botoek arrazoia ematen al dute?

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-06-10 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuk aritu ohi dira boto
goserik ezin asean,
beste batzuek lortutakoak
eskuz eskura pasean;
baina arrazoia ezin da lortu
aritzen diran klasean;
nahiz eta eurek eztabaidatzen
duten denbora luzean,
arrazoia ez du inork ematen
norberak euki ezean. (bis)

Batzuk urnara hurbiltzen dira
fededun eta ondradu,
bainan sarritan beste askori
hartu behar zaio kargu.
Boto eskean ari denak'e
zerbaitegatik dihartu,
azken finean agian noizbait
konturatuko gera gu:
botoak ez du ezer ematen
salneurri bat baldin badu. (bis)

Urnan paseak zerate noski
hemen zaudeten gehienak;
bukatu al dira borrokak eta
bukatu al dira problemak?;
bukatu al dira batzuen pozak
ta beste askoren penak?;
harria inora mugitu al du
idi haundi hoien demak?
Zer balio dun erakuts beza
gehien lortzen dituenak! (bis)