Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-08-27 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Ortiz, Marta
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bilboko Arenalean bizi zaren atzerritarra zara. Joan den barikuan, jakingo duzue, Arenalean bertan Bai Euskal Herriari ekimenak ekitaldi berezia egin ebala saioaren ostean, eta zeu bentanatik begira-begira geratu zinen.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bentanan jarri eta jentea
han ikusten neban kolan,
telebistatik bonba kontua
baino ez badau be modan;
han sinadura asko batu zan
eta egin zan nahiko lan...
herri honetan zerbait badabil
nahiz ta ulertzen ez dodan.

Ni kanporra naz ta ez dot hau
ulertzen ez oso errez;
medioetan aurpegi batzuk
sarri etaraten dabez;
batzuk herri bat bestek bestea,
bakotzak bereai babes,
bertako denek erabaki arte
herri bat diran edo ez.

Ez jate txarto iruditu gaur
martxan jarri dan idea,
hor ikusi dot ezezaguna
laguna ta adiskidea;
alemana naiz ta aukera hori
beti euki dot librea;
euskaldunek be beharko leukie
hortarako eskubidea.