Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-11-19 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Negar eitea beti izan da
gizon-andreen bertute,
andreek berez dagiten hori
berez baidagigu guk'e;
nik ondo dakit zenbat ordu den,
zenbat egun, zenbat urte...
baina negarra neurea da-ta
neuretzat gorde nahi nuke.

Negar-malkoei fetxa jartzea
zeinen lantegi krudela,
hortan'e markak ipini behar!
Ez al da marka itzela?
Gaur ere negar egin nahi nuke
egun hartantxe bezela,
ondo baitakit nere lagunek
ulertuko didatela.

Gure herrian etorkizuna,
gure hizkuntzan dizdira,
bertsolaritzak zenbat zaletu
sartu ditzakeen saskira...
Hortaz oroituz, beira kopa hau,
bete liteke erdira,
baina malkoak, egiazkoak,
barruan geratzen dira.