Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-04-01 Usurbil Jaialdia
Conducteur/trice
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Auteurs
Sorozabal, Jokin
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain dela hamabi-hamahiru urte, Hernaniko bertso eskola sortu berria Xabier Amurizaren lezioekin, aurreneko ikasleekin han hintzen: Anatx, Oiartzabal, Rikardo etortzen huan Gasteiztik, eta Nikolas ere bai. Nolako oroitzapenak dauzkak?

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hernanin biltzen ginen
sei-zortzi xelebre:
Paulo eta Eizmendi
gazte eta bare,
Joxe Mari Izeta
ta Anatx parez pare,
Oiartzabal ta biok
polliki bazpare
ta Nikolas haundia
gorteko errege. (bis)

Nikolas hasiko zan
kantuan gogotik,
Anatxen erantzuna
laixter zan albotik;
gela ondo itxita
edukiagatik,
gustatzen bazitzaion
bertson bat errotik,
algara entzungo zan
Santa Barbaratik! (bis)

Udaletxe ganbaran
hasi bertso lanak
ta gero tabernetan
bukatzen ziranak.
Nikolasen garaiko
eskol harremanak...
nostalgia sortzen dit
neri iraganak,
berarekin eraman
zizkigula danak. (bis)