Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer da hilekoarekin egotea zuen esperientziaren arabera?

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Lehen egunez buruko mina
ta ezin bainatu lasai,
aurrekaldetik hiru bat egun
noiz etorriko ote den zai;
heltzen denean tripako mina,
hemen zastada ta han, ai!
Neronek ez dut sufritu baina
inguruan ikusi bai.

Iturriaga:
Hilekoa da, hilero dator
eta hori da letxea!
Zail izaten da aro horretan
harremanak gozotzea;
hilekoa da tanpaxa jarri
eta tanpaxa kentzea,
egunon esan maiteari ta
mutur okerra jartzea.

Egaña:
Unaik ederki esplikatu du
eta gainera nabarmen,
nik ondo dakit elkarbizitzen
hamabost urten ondoren;
kumunera jo ta Evax pakete
txiki bat daukagu hemen,
hark abisatu egiten baitit
egunon esan baino lehen.

Iturriaga:
Buruko mina sarri askotan
ta ibilera baldarra,
aspirinarik ezin hartua
eta sortzea liskarra;
hilekoa da, hilero dator
ta nahiko notizi txarra...
hurrengo hilean ez etortzea
txarragoa den bakarra.

Egaña:
Baina gaur egun bada hainbeste
zientzia ta kategori
ta hilekoak ez digu sortzen
hainbeste problema lodi;
nere laguna ustegabean
ar begiradan erori,
fimosisana ez al zan Unai
ibilera baldar hori?

Iturriaga:
Nahiz zaila izan ikasten dugu
egoera eramaten,
ikasi dugu horrela dela
guztiok ere azken baten;
baina ikusiaz telebistatik
ze iragarki bota zuten,
emakumeek soilik dakite
lainoek ze usain duten.

Egaña:
Hilekoakin abitu gera
esplikatzaile planean;
ni maisua naiz, katedradun bat
dabilkit aldamenean.
Hileko hori izorratzaile
gertatu zait azkenean,
garai batean ez bazetorren
ta orain datorrenean.

Iturriaga:
Ez bada etortzen seinalea da
geuk sartu dugula hanka;
buelta bat eman, laster liskarra,
laster lagunari zarta...
baina ikasi dut horrela dela
nahiz den hileroko lata,
hilekoa da gorria baina
zuritzen duna soldata.