Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-08-22 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Oihane
Lopategi, Aritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Oihane, Aritz zure aitak zure urtebetetze egunean auto bat egin dautzu opari; baina, hori bai, argi itxi deutsu hileroko pagea ez deutsula igoko.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita:
Auto bat emateko
oso prestu zaude,
paga ez didazula
igotzen halere;
nahiz eta egin auto
haundi baten jabe,
nora joan behar dut
gasolina gabe? (bis)

A. Lopategi:
Eskean dator barriz
dinbi eta danba,
sekula ez dau galtzen
hortarako txanda;
bape ez dozu merezi
egia esanda,
bizitza osoko paga
kotxean joan da. (bis)

O. Enbeita:
Nahiz ta haseran nioen
"aita eskerrik asko",
ez ote zait zertxobait
halere faltako;
bizitza osorako
izan dala nahiko...
kotxe bat inoiz ez da
bizitza osorako. (bis)

A. Lopategi:
Alabatxo honekin
ai, zenbat endredo;
kejatzen etortzen jat
ia egunero!
Eskean egon barik
beti bero-bero
ez al dozu pentsatu
lan eitea edo? (bis)

O. Enbeita:
Aguantatu beharra,
hori da trantzea;
alabaren lana da
beti eskatzea;
lanik ez ote dudan,
hori galdetzea...
nahiko lana ez al da
zu aguantatzea? (bis)

A. Lopategi:
Begira zertan doan
alaban denbora,
nik ondo hezi arren
hori bai ganora!
Niri aguantatzea
lana izango da...
gura badozu joan
zaitezke parora! (bis)