Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia
Conducteur/trice
Aranburu, Natxi
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Nik eta beste batzuk behinola
hiri hau sortu genduen;
haundi-haundia be egin jaku
ni konturatu baino lehen;
orain badakit Guggenheim eta
zenbat gauza egin dozuen,
baina seguru al zagozie
norantza daroazuen? (bis)

Iturriaga:
Hiri eder bat badago hemen
don Diego zuk zeuk eginik,
atzo egona dana gris-grisa
ta dana zikin-zikinik,
eta gaur dugu Guggenheimduta
Euskalduna euskaldunik;
bihar ez dogu gogoratuko
langilerik egon zanik. (bis)

I. Elortza:
Langileena izan da beti
gure Bilborik zaharrena;
oin industriaik kasik ez dago
baina hori ez da txarrena.
Turismoa ta zerbitzuetatik
etorri leike herrena:
bilbotarrena zan lehengo Bilbo,
gaurkoa kanpotarrena. (bis)

Iturriaga:
Garai bateko Bilbo zahar hori
nahiz ta ez zan izan makala,
bihurtu dogu zerbitzuzkoa
ta apur bat zerbitzala.
Neure helburua lortu dot behintzat
ta badakizu hau dala:
Kontxakoa baino famatuago
da Guggenheimen postala. (bis)

I. Elortza:
Hangoa baino famauagoa,
hori da esan dozuna;
konpetentzia kaiku horregaz
norantza goaz laguna?
Gauza bakarra dozu don Diegok
eskatu behar dautsuna:
ez egixue galtzera bota
hiri honen nortasuna. (bis)

Iturriaga:
Gonbidatu lez ekarri eta
zetan zabiz atakean?
Zuk kejaren bat ba ete deukozu
gaurko edan ta jatean?
Hara, kanpaiak hor entzun dodaz
San Antongo zubipean;
zoaz hemendik ta isilik egon
beste zazpirehun urtean. (bis)