Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-12-28 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-12-28 Galdakao Jaialdia
Conducteur/trice
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Joan da Lizaso bere kotxeagaz, eta nor topatuko bidean eta Andoni ertzaina kontrola jartzen.

Description

Nom de la strophe
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-12-28 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Kaixo messie Lizaso
zerorri al zera?
S. Lizaso:
Uste gabe heldu naiz
zure kontrolera.
Egaña:
Nik zuri ikusten dizut
telebistatikan;
S. Lizaso:
gaur han ikusita ere
ez zen inportikan.

Egaña:
Ni euskera ikasten
eta bertsoxale,
S. Lizaso:
ia izaten degun
gaur horren seinale!
Egaña:
Zu oso ona zara,
oso-oso ona,
S. Lizaso:
ta nolakoa ote da
begira dagona?

Egaña:
Ni ere ona naiz bai
oso ona oso,
S. Lizaso:
beraz kontroletikan
libratu Lizaso;
Egaña:
nere jefeak dio
hori ezin dela;
S. Lizaso:
ez kasorikan egin
askotan bezela.

Egaña:
Autografo txiki bat
firmatu mesedez;
S. Lizaso:
gogoa badut baina
boligraforik ez;
Egaña:
tori boligrafoa
eta zuretzako,
S. Lizaso:
baina sinatzea da
nere kalterako.

Egaña:
Lizazo zu zera bai
nere idoloa,
S. Lizaso:
baina ez'idazu kendu
neri gaurko loa;
Egaña:
zure pila izena
ez al da Andoni?
S. Lizaso:
Hori ez da ta neri
hoi ez zait komeni.

Egaña:
Zu ez al zera bada
Zarautzen jaioa?
S. Lizaso:
Deskuidatuta zabiltz
kaiku arraioa!
Egaña:
Hori burla ez al da
autoridadeai?
S. Lizaso:
Ez dago egiterik
bate ez daukanai.

Egaña:
Hauxe mingailuze ta
belarrihaundia!
S. Lizaso:
Serio jartzeko ere
heldu da garaia.
Egaña:
Ni hemen kanpoan nago
eta hau da hotza!
S.Lizaso:
Ea izozten zaizun
behingoan bihotza!

Egaña:
Alkoholemia proba
egin behar duzu;
S. Lizaso:
sarritan egina det,
horretan naiz maisu.
Egaña:
Nere aparatoa
gustokoa al da?
S. Lizaso:
Hortarako aurretik
ikusi behar da.