Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-05-27 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-05-27 Legorreta Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Posible al da bakea?

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-05-27 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Nun da pakea, posible al da?"
galdetzen da gehienean;
batzuek baietz erantzun eta
saiatzen gera lanean,
diferentzia ta gorrotoak
utzirik aldamenean;
zoritxarrean etsitzera ere
heltzen gera azkenean...
biren artean ez da pakerik
batek nahi ez duenean. (bis)

Azken boladan giroa dago
nere ustez nahasia,
elkarrizketan nabari baita
gogoaren eskasia.
Proposamenak egiten nahiz ta
jendea dagon hasia,
batentzat ona izaten bada
besteak "ezetz" garrasia,
gure baratzan nagusi baita
konponezinan hazia. (bis)