Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Tabakoa uztea bezain gauza errazik ez da munduan: nire lagun batek ehun aldiz utzi du. Hik serio hartu duk erretzeari uztearena. Azken zigarretari begira hago.

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azkeneko zigarreta
ta hau da nire letxea!
Tabakoa nuen ohe,
papela nuen etxea;
baina kantzer bat omen dut eta
hau da orain nire trantzea,
aukeran balitz nahiago nuke
gehio narruik ez jotzea!

Zigarreta daukat lagun
luze badihoa gaba,
edo ordenagailuan
bultzada bat behar bada.
Mediku jaunak azkena esan du,
behingoz sendatuko zara;
bi metrokoa hartu dut baina
azkenekoa badaezpada!

Atzamarren bitartean
zigarreta hauen dantza;
bizitza ala heriotza,
halaxe dago balantza;
gehiago ezin dut Winston, Marlboro
edo Chester erre antza...
kanutoetan oinarritzen da
orain nire esperantza.