Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-12-28 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte honetako bi egun garrantzitsu, oso ospetsuak izan direnak, aipatuko dizkizuet: bata, maiatzaren hamahirua, bestea, irailaren hamaika. Biak zein baino zein esanguratsuago. Baina jakin nahi genukeena da zeinek izan ote duen eragin handiago, hauteskundeetako emaitzek, alegia, maiatzaren hamahirukoak, ala dorre bikien suntsiketak, irailaren hamaikakoak.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Hauteskunde garaia
ta bere ostea
alderdi batzuentzat
zen nahiko tristea.
Irailak hamaika zen
gure albistea.
Garrantzizkoa zela
da nere ustea,
Bush jauna negartia
umil ikustea.

Mendiluze:
Itxura hala egin
zuen alajaina!
Baina ez zazu zeure
bururik engaina.
Irailekoak orain
du bere ordaina.
Maiatzekoa ez zen
bi torreak aina,
ordun ere dorre bat
erori zen baina!

Mendizabal:
Irailean harritu
zen guztiz jendea:
dorreak goitik behera,
hura nahigabea!
Eta gerra berri bat
sortuaz ordea,
Ben Laden famatua
munduko jabea.
Kinkan ipini zuen
humanidadea!

Mendiluze:
Maiatzean geurea
gendun geure esku,
behar ez genuena
ipini zen estu.
Estatu Batuekin
mundua da nahastu.
Urrutiko intxaurrak
kontatzea ahaztu
ta bertako arbolak
nahi hainbeste ez du.

Mendizabal:
Maiatzean sortu zen
hainbeste ikusmin
zer gerta ote zeiken
jakinda Euskadin.
Geu ginan irabazle,
badakigu jakin.
Hala ere hartzen dut
hainbat pena ta min,
ez baigera balia
boto horiekin.

Mendiluze:
Egia da nahiz hurnak
osatu konpleto,
botoak erabili
zitezkeen hobeto.
Irailak hamaikako
berria tarteko,
bide bat maiatzeko
denek jakiteko:
heldu dela garaia
hegan egiteko.

Mendizabal:
Euskal abertzaleak
bototan nagusi,
etsaiaren jarrera
genuen ikusi.
Geroz gertatu dana
nahi dut adierazi:
nahiz eta Euskal Herriak
botoz irabazi,
berak nahi dun erara
ezin laike bizi.

Mendiluze:
Maiatzean jendea
jenio txarrean,
irailean munduan
zegon indarrean.
Beste urte berri bat
daukagu aurrean.
Ea ez geran izaten
bizi beharrean
bien ondorioak
egun bakarrean!