Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Elexpuru, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Sorozabal, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jon, zu, Afganistaneko gerran hango zaurituek osatzen eta hango beharrizanak asetzen biharrien dabilen pertsonie zara; ta zu, Jokin, ostera, amerikano marin bat egunero hegazkinetik bonbak botetan dabilena.

Description

Air
Oihan beltzean zoinen eder den
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi:
Hemen nabil ni behera ta gora
laguntza lan hauetan fin
eta ikusiz zuen joera
ezelan ulertu ezin.
Aurreratuek zinela zuek,
hori nik lehendik banekin.
Ze kristo eitera zatoze hona
zibilizazio horrekin? (bis)

Sorozabal:
Mundua gure erara xuxen
jartzen ez duzue uzten.
Gu horregatik hasita gaude
zuei hortzak erakusten.
Bonbak botata hor ari gera
odol zipriztinak pizten
eta aurretik hezita gaude
hildakorik ez ikusten. (bis)

J. Lopategi:
Zuen zentzuna galdua dago
hemen ikusten dogunez
eta holako joera txarra
ezin leike ulertu errez.
Mundu baketsu eder batekin
egiten genduen ames,
adelantuak badaukazuez
baina gizatasunik ez. (bis)

Sorozabal:
Zuk protestatzen egin ezazu
nahi duzun aina zarata,
baina gainetik hegazkinekin
zer nolako zalaparta!
Aurrerantzean hala izango da
hala erabaki da-ta:
bonbak dauzkanak aginduko du
nahiz ta arrazoia falta. (bis)

J. Lopategi:
Txikitu nahian zabiltze hemen
jendeak eta herriak,
ta zenbat gehiau hildako diren
orduan zuen irriak...
Honexek dira adelantuen
joera negargarriak!
Barriro ere sortuko dira
munduan Bin Laden barriak! (bis)

Sorozabal:
Ta bitartean gu militarrak
bonbak egiten jo ta ke!
Behar aina dolar badugu eta
gu mundu osoko alkate.
Bin Laden gehio sortuagatik
hobe baleude aparte,
nere motorra ez da itzaliko
denak akabatu arte. (bis)