Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-09-11 Bermeo Jaialdia
Conducteur/trice
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lopategi, Aritz
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Halako asko ez da pasatu
begiratuta denboran,
zeozer esan gurean baina
iritziak halan-holan.
Amerikarrek jarri gaitue
gaurkoan barriro proban;
ez nago ziur filma bat edo
egia ikusi dodan. (bis)

Egaña:
Horrelakorik gerta zeikenik
ez zuten pentsatzen aurrez,
gertatu dena sinistu ere
sinistu liteke nekez!
Nere barruko sentimendua
laburbildu leike errez:
personek pena eman didate
baina agintariek ez. (bis)

A. Lopategi:
Dirudienez Ameriketan
ez dabiltza oso alai,
handik honantza iritsi dira
hamaika mila hil kanpai.
Gaur egunean zoritxarrean
danontzako dago zernahi,
mundu osoan gerran gagoz ta
Ameriketan ere bai. (bis)

Iturriaga:
Norbanakoa kontutan hartuz
amaigabeko hileta,
telebistatik hainbeste orduk
ni itxi nabe erreta.
Amerikarrek jakingo dabe
horri zelan emon buelta,
historian zehar eurek holako
hamaika ein dabez-eta! (bis)

Egaña:
Irak aldean duela gutxi
sortutako gerratea,
edo Somalian haurtxo bat gosez
gainera euliz betea.
Gaurko honetan suntsitu arren
munduaren elitea,
mundua ez da amerikarrek
dioten bezain sinplea. (bis)

A. Lopategi:
Egia da bai apur bat harro
ebiltzan azken denboran,
mundu osoan bonbak ta gerra
holan jarri dira modan.
Ameriketan berrogei mila
lagun hilda gero holan,
tristeena da ez dakigula
hortik zer etorriko dan. (bis)