Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-06-02 Elorrio [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-06-02 Elorrio
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Maia, Jon
Perea, Oihane
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe?

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-06-02 Elorrio [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Bi inperio ditugun arren
herri bakarran borrero,
ahal dela behintzat segi nahi dugu
esperantzaren bezero.
Hori dela-ta etsitzerikan
inork ez beza espero,
suak luzaro iraungo baitu
batera eutsi ezkero. (bis)

Perea:
Herri honetan sarritan dugu
desgraziekin ilada
eta haizeak sortarazten du
gaur barruan hotzikara.
Gu hor mantentzen saia gaitezen
orain arteko erara.
Gaitzerdi haizea su txikiarentzat
hauspo bilakatzen bada! (bis)

Maia:
Lizarra eta Garazirekin
gu hemen eta haiek han.
Orduz geroztik ahaztu egin ginen
hartu genuen lanean.
Kriseiluaz soilik oroitzen gera
iluna datorrenean,
baina piztuta segitu behar du
egun argia denean. (bis)

Colina:
Nahiz kriseiluaz oroitzen garen
iluna datorrenean,
piztu-piztuta segi behar du
behintzat gure barrenean.
Horretarako luzaro eutsi
behar zaio ahal dan heinean,
herri oso bat itzaltzen baita
sua itzaltzen denean. (bis)

Perea:
Gure herriak dudarik gabe
sua du nahiko begiko
eta haizea ere behar du
ezberdin badadin ito.
Su txiki horri begira nago,
pentsatzen dut nirekiko:
babesa badu kanpoan behintzat
ez da inoiz itzaliko. (bis)

Maia:
Kriseilu hortan laburtzen dira
desioak ta ametsak,
sarri horrekin ikusten dira
gure ezinaren ertzak.
Haiei begira jarri behar da,
nik hala uste det behintzat.
Haien iparra ezin da galdu,
argia ez da guretzat. (bis)