Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-06-08 Hendaia Jaialdia
Conducteur/trice
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Arzallus, Amets
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euskal Herrin ohitura ugari badauzkeu, ta hoitako bat txikiteoa edo poteoa da. Zuek, egunero bezela, poteatzea atea zeate, ta jada badamazkizue bospasei beltz. Tabernara joan eta bertsotan hasi zeate: trago bat bota, bertso bat bota, trago bat bota, bertso bat bota... Gero eta mozkorrago. Transizioa ikusi nahi genduke.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Misiolari baten moduan
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Dama gazte xarmant bat

A. Arzallus:
Nahiz ta dirua sarri
dugun gure traba,
guztia botatzea
on da beharbada.
Aurreko kalimotxo
hori oso ona da,
gero ta gustorago
jartzen ari gara. (bis)

Agirreazaldegi:
Mozkorkeri kontuan
laguna dut maisu,
honen bideari nik
zertan egin kasu?
Gero ta beroago
noski zaudela zu,
nere tragoa ere
zuk edan baituzu! (bis)

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Uso zuri bat inguratu zait

A. Arzallus:
Barra ondoan eseri eta
ai, zutik ezin jarrian!
Pixkat mozkortzen hasi garela
jende denak igarrian.
Lehen zuritoa, orain katxia,
ze egoera larrian!
Bersoa ere luza dezagun
edalontzian neurrian.

Agirreazaldegi:
Edalontzia soma dezaket
gero ta goxoagoa
eta beste bat hartzeko ere
barruan badut gogoa.
Aizazu, Amets, tabernariai
eska zaiozu ardoa,
eta barrara ez naiz heltzen ta
zeuk ordain zazu tragoa.

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria

A. Arzallus:
Batetikan korrozka
bestetik herrena,
zutik ezin ibiliz
tabernan barrena.
Lehengo kalimotxoa
ez zen, ez, txarrena!
Nahiz ta nik ordainduko
dizudan aurrena,
silla gainen jarrita
pagatu hurrena. (bis)

Agirreazaldegi:
Hementxe gaude biok
nahikoa trago joz,
doinu ezagunean
antzeman dut gogoz,
eta baldin bazaude
adarra jo asmoz,
nere erantzunakin
hartuko dezu poz:
amonan poltsa bero
hori bete ardoz. (bis)

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Misiolari baten moduan

A. Arzallus:
Zoritxarrean pixkat eroa
izaten baita gaztea,
asteburua tabernan pasa
eta eskolan astea.
Ta komeni da tragoen eske
orain tabernan hastea.
Zuk ez pentsatu garaiz da eta
taberna denak ixtea.
Hau jada hutsa zegok ta, Txapas,
atera ezak bestea. (bis)

Agirreazaldegi:
Nik tabernetan sarri hartu det
makina bat desengaino,
bide onean hobe nengoke
bide txar honetan baino!
Hala ta guztiz ikusiz nola
badezun hainbat enpeino,
balantzaka ni lurrera noa,
erori egingo naiz koño!
Norbait alboan behar det eta
zuk lagundu etxeraino. (bis)