Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-09-01 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-09-01 Erandio Jaialdia
Gai-emailea
Paya, Xabi
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Enbeita, Oihane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biak neska-mutil-lagunak zarete, nobioak. Igor oporretan joan da, eta oporretan egon den bitartean, Oihane beste mutil batekin ibili da. Azkenean, Oihanek erabaki du Igorri egia kontatzea.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-09-01 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Oihane Enbeita

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita:
Guapo etorri zara
ai, Igor egundo!
Berriro ere batera
gu gara izango.
Ni utzita ez zinen
kezkatuta egongo?
Beste mutiko batek
zaindu bainau ondo. (bis)

I. Elortza:
Beraz hilabetea
joan zaizu ederto:
mutiko bat beti prest
Oihane zaintzeko.
Ondo egin duela
ta hau dut galdetzeko:
bakarrik ondo ala
nik baino hobeto? (bis)

O. Enbeita:
Nik bakarrik nekien
zukin nengoela,
zein zen zure laztana,
zein zure epela
uste nuen probatu
beharko nuela,
ta bai erabaki dut
onena zarela. (bis)

I. Elortza:
Ta nik ze ondorio
aterako hortik?
Buelta ta buelta eman,
oraindik ez dakit.
Halaxe gertatu da
kapritxosagatik:
onena galdu duzu
probatzeagatik! (bis)

O. Enbeita:
Nahiko estresatuta
ibili zinen zu,
horregatik joan zinen
ta ondo dakizu.
Orain horren itxura
polita daukazu,
berriro errepikatu
egin behar duzu. (bis)

I. Elortza:
Hala agindu eta
zelan egin uko!
Neskatilak baditu
makina bat truko!
Ta zure kontseilua
ontzat dut hartuko,
baina ez dut zurekin
errepikatuko. (bis)

O. Enbeita:
Zure ondoan ez al naiz
beti ibili fin?
Deskonfiantza sortu
ta sinistu ezin.
Falta zan esatea
"joan nahi dut zurekin",
baina antza ez duzu
nahikoa nirekin. (bis)

I. Elortza:
Hala izan da eta
horrela hobeto.
Orain beste mutil bat
duzu bitarteko.
Arren deitu ezazu
niri aurkezteko,
pare bat gauza dauzkat
hari esateko,
edo emateko! (bis)