Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-06-08 Hendaia Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi politikari haundi, Euskal Herrian ospetsu izandakoak, Xabier edo Jabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea zarete. Politikatik erretiratzea erabaki duzue, baino erretiratu aurretik badauzkazue alkarri esan beharreko kontuak. Afari bat egin duzue alkarrekin eta zer esan diozuen jakin nahi genuke.

Description

Air
Mendiko umea naiz
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Hombre, zer moduz, Karlos?
Kaxo aspaldiko!
Mendiluze:
Lehen gorroto elkarri
ta orain begiko.
Irazu:
Kontu zaharretan berriz
gera eroriko.
Mendiluze:
Hasteko emaidazu
eskua ta kito!

Mendiluze:
Pakean has gaitezen
ta pakean segi.
Irazu:
Ajuria Enean zuk
hainbeste komeri...
Mendiluze:
Ez nintzen han denbora
luzean eseri,
Irazu:
Arzalluzek agindu
nahi baitu gehiegi.

Irazu:
Ez zinan ez makurtu
nere esanera!
Mendiluze:
Eta berriz itzuli
nahi dezu lehenera.
Irazu:
Zertan aldegin zendun
kontrako bidera?
Mendiluze:
Kontuak eskatzera
al zatoz honera?

Mendiluze:
Lehen banandu zirenak
berriro elkartu.
Irazu:
Nunbait pakeak gaitu
hortara behartu.
Mendiluze:
Beti egon behar du
itzultzeko gertu.
Irazu:
Zuk ahuldu gintuzun
eta nik indartu.

Irazu:
Kaskagortu zinan ta
gugandik aparte...
Mendiluze:
Bistan da ez nuela
izan neure kalte.
Irazu:
Karlos, napar guztiak
berdinak zerate.
Mendiluze:
Bai baina orain askok
asko zor didate.

Mendiluze:
Aukera eman nuen,
aukera bat gehio,
Irazu:
baina zure aukerik
ez genduen nahio.
Mendiluze:
Aukera horri orain
jendeak darraio,
Irazu:
hargatik Ibarretxe
jarri det propio.

Irazu:
Gustatze al zaizu ba
Ibarretxe jauna?
Mendiluze:
Hori da gure artean
hautatu deguna.
Irazu:
Salbatuko ote digu
gure etorkizuna?
Mendiluze:
Behintzat da esperantza
ekarri diguna.

Mendiluze:
Hamahiruan nagusi
jarri zen ezkero,
Irazu:
odol hotza zuena
dago bero-bero.
Mendiluze:
Odolik ez ahal degu
aipatuko edo...
Irazu:
Bueno, gauza txarrikan
ez leike espero.

Irazu:
ETArekin hizketan
hasiko al gera?
Mendiluze:
Zerbait konpon daiteke
horren arabera.
Irazu:
Edo bestela danok
bagoaz lurpera!
Mendiluze:
Aukera guztieri
emanda hobe da.

Mendiluze:
Denak gera euskaldun
herri bakarrean,
Irazu:
gu gaude konbentzitu
ta joan beharrean.
Mendiluze:
Batzuk pakean doaz
batzuk indarrean.
Irazu:
Ez degu segituko
beti marmarrean.

Irazu:
Guk ere baditugu
geronen armak ta...
Mendiluze:
Bistan dago indarrik
ez zaigula falta.
Irazu:
Askatasuna lortu
ta pekatuk barka.
Mendiluze:
Hori egiten duenak
dena egina dauka.

Mendiluze:
Bi lehendakarigai ta
bagaude bi izen,
Irazu:
hitz egiten degunak
ahalik eta maizen.
Mendiluze:
Herria eramaten
ahalegindu zuzen.
Irazu:
Herriai hitza emanda
isildu gaitezen!