Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-05-26 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek bi euskaldun zarete. Zu, Igor, azken urteetan Londresen bizi zara. Euskal festa bat dala-eta Jon Maia joan da Londresera bertsotara. Izango duzu zer galdetua Euskal Herriari buruz.

Description

Air
Uso xuria errazu A
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Orain makina bat urte
gurea kendu digute
ta hortan sartu nahi nuke.
Hona etorri nintzen garaian
bazebilen hainbat putre.
Esaidazu Jon, hauteskundeek
ezer konpondu al dute? (bis)

Maia:
Galdera jaso det lerden,
nola bizi zaran hemen,
handik etorri ondoren.
Ez dakit ondo analisitan
ados jarriko ote garen.
Ez dute ezer konpondu baina
ia konpontzen dituen! (bis)

I. Elortza:
Hala izango ote da?
Luzea dugu espera,
baina badago aukera.
Ni Londresera etorri nintzen
ta ikasi dut ingelera,
hango erdaldunak ere hasi al
dira ikasten euskera? (bis)

Maia:
Hitz egin dezu xuabe,
gauzak daude lehengo pare,
erantzungo det halare.
Hemen erdaldun asko ez dira
gure hizkuntzaren jabe,
nahiago dute inglesa ikasi
Londresera joan gabe. (bis)

I. Elortza:
Bota didazu epela
ta utzi bihotz goibela,
hobe aldatu horrela.
Hamar urte da Bulebarrean
trago bat hartu nuela,
egia al da orain kafe bat
hirurehun pezta direla? (bis)

Maia:
Horretaz jakinda nago,
dena igo da gorago
ta hala dago luzaro.
Zu harro xamar ez ote zauden,
ikusten zaitut pikaro,
han garestia zegola baina
hemen ez da merkeago! (bis)

I. Elortza:
Jon, badaukazu grazia,
zaude nekatzen hasia,
amaitzera goaz ia.
Bertsolarien munduan ere
badago zer ikusia,
nork irabazi behar du aurten
Txapelketa Nagusia? (bis)

Maia:
Lasaitu zaitez mutiko,
jendeak zaitu begiko
ta ez naiz gogor jarriko.
Txapelketa hau ez da xamurra,
ez da erraz ibiliko,
oraindik ere Londresen dago
ta Elortza da faborito. (bis)