Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-03-24 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Hamaway, Iskandar "Iski"
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Paia, Fredi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Arkaitz, Marcos subkomandantea zara. Lehengo egunean agertu zan El Pais-en Marcos subkomandantea El Corte Inglesen egon zala beharrean. Hor beharrean zagozela Bilboko El Corte Inglesen, Fredi gaztetxoa joan jatzu kaputxa bat erosi gura dauela esanez.

Description

Air
Uso xuria errazu A
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-03-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Fredi Paia

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia:
Erostea errezena,
erosi behar da dena. (bis)
Kaputxa bat be erosi nahi dut
kolore baltza dauena
eta kopetan ahal baldin bada
" Jo ta ke" jartzen duena. (bis)

Estiballes:
Aurpegia zait aldatu,
hori ezin da ukatu. (bis)
Nire laguntza emango dizut,
peseta bat be ez pagatu;
hartu egizuz hiru-lau kaja
eta lagunei banatu. (bis)

F. Paia:
Ekin behar lagunekin,
etsaiaren kontra ekin. (bis)
Zeuk be saltzaile ein beharko zeunke
gaztearen ondoan berdin,
baina kaputxan beharrik ez dozu
dekozun bizarrarekin. (bis)

Estiballes:
Hori egia bortitza,
zure arma dugu hitza, (bis)
ederto zara gaur mintza.
Pagatu gabe eraman denak,
baina hauxe da baldintza:
Corte Inglesa izan behar da
zuen lehenengo ekintza. (bis)

F. Paia:
Hoiek dira zure kezkak,
hemen egin guran festak. (bis)
Txarto begira hasi zaizkigu
mostradore hartako neskak.
Hemen be saltzen ote dozuez
tiratxinas eta tuerkak? (bis)

Estiballes:
Iraultza dugu luzea,
alde duzue haizea. (bis)
Antolatzea izan behar da
zuen lehenengo fasea:
Ganekogortan jarri eizue
iraultza honen basea. (bis)

F. Paia:
Beste erosketa bat, hara,
egin behar lehengo erara: (bis)
Diario de Bolovia eman,
idazlea Che Guevara,
guzti-guztia alperrik baita
baldin bururik ez bada. (bis)

Estiballes:
Ai zeinen mutil majoa!
Ta non aurki holakoa? (bis)
Igual gauean pontxak hartuta
neu be gaur zeuekin noa,
gero Mejikon martxan jartzeko
hemen ikasitakoa. (bis)

F. Paia:
Erabaki dugu dena,
konpondu dugu problema. (bis)
Telefonoa emon ta nire
esku gabean* deitzearena,
ta badaezpada klabe moduan
Marcos da zure izena. (bis)

Estiballes:
Ezezagun gara, hara,
baina gogoak atara. (bis)
Historiaren urrezko orrietan
egun baten beharbada,
Arnaldo eta Marcos jefea
ezagun egingo gara. (bis)