Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-11-10 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake?

Description

Air
Nere gorputza dardarka daukat
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Era hontako konpromisoak
batzuk izan ditut aurten.
Gai-jartzaileak nunbait nerekin
bazun hainbat itxaropen.
Joxerra berriz denboratikan
ez da ibiltzen hain zeken,
ta esaldia mundiala zen
ta nekez hobe zitekeen.
Ai bat-bateko bertsolari txar
xume bat daukazu hemen!
Ene, Unai astakirten!
Horrekin ez zaite irten.
Gure buruak zenbat dezakeen
ez da errexa jakiten,
baina mesedez ez ni ipini
filosofia egiten.


Gaurko saioa izan liteke
saioren baten satira.
Joxerrak ere dena esan zun
hamar hitzetan guztira.
Orain nik nola hobetuko det
lehengoak zuen distira?
Berak hamaika paper botako
zituen ziur saskira!
Nereak berriz hitzak baleko,
txarrak eta onak dira.
Laixter emango det di-da,
mikrofonotikan jira.
Erabaki det: gai hontarako
bi berso nahikoak dira.
Beraz horixe egin behar det,
askatasuna hori da.