Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Orain arteko martxa behar da
ahal dan azkarren eskegi:
negar malkotik, odol ttanttatik
torturatikan gehiegi?
Nik onartzen dut: herrian bada
majina bat ikuspegi!
Denak ditugu onartzekoak,
denak ditugu zilegi.
Hemen inortxo ez da erdia,
inor ez da bat eta erdi.
Nahiz eta gabiltzan eri,
badegu hainbat izerdi...
Indarrak batuz gure asmoa
nahi det bersotan ageri,
Peñak zioen negar malkoa
irripar bihurtu bedi. (bis)