Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia
Conducteur/trice
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Garmendia, Txomin
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Millan, gorputzez antzik ez baduzu ere, Migeltxo Saralegi izango zara. Txomin, berriz, 330 kilotako harria. Lehengo astean saiatu zinen Txomin bizkarreratzen. Ez zenuen lortu, ordea. Igandean saiatuko zara berriz. Gaur, biok aurrez aurre zaudete.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria:
Ez dakit gaur'e indartsu naizen
edo indartsu izana,
indarragatik eman zidaten
neri ospea ta fama.
Aurrekaldean badut kuttun bat
haundia bezain laztana,
igurtzi eta helduta ere
bate mugitzen ez dana.

Garmendia:
Zuk nahi hainbeste ez naiz mugitzen
ni hain bainazu astuna!
Ta lehengoan Orkoienera
alperrikan zinan juna,
ta badator datorren
igande hortako eguna,
eta Tolosan ez zazu egin
lehengoan egin zenduna.

Telleria:
Harriarekin borroka egin,
hau da nere martingala.
Plazara joanda bizkarreratu,
det helburu printzipala
eta harriai izena jarri,
nik beti egin det hala,
kasu honetan nik banekien
Txomin hau astuna zala.

Garmendia:
Egundainoko intentzioak
eta gauero zuk amets.
Hortarakoxe saiatu arren
idea asko andrebes,
ta Orkoienera juan zinan
ni bizkarreratu beharrez,
zuk indar ikaragarri dezu
bainan behar hainbeste ez.

Telleria:
Kiloak goruntz ta ni lehengoa,
hori da nere gakoa,
badakit nik'e muga dudala
ta ez naizela Jainkoa;
ta hirurehungoak neri Orkoienen
eman zidan lan nahikoa,
ia Tolosan egiten dudan
etxean egindakoa!

Garmendia:
Beharbada etxean egingo dezu
zure ikuilu zokotan,
bainan gehiegizko harrokeriak
gauz onik ez mundu hontan.
Datorren iganden'e ni Tolosan
hortxe jarriko naiz lotan...
plazaratzeak ez du balio
gero ez luzitzekotan.

Telleria:
Harriak duen bezela nik'e
badaukat nere neurria,
lehen huts egin ta Tolosarako
daukagu iragarria.
Belaunetara lehenengo eta
gero gerrira harria...
suerte pixkatez ia gorritzen
didan orain belarria.

Garmendia:
Barkatu baino nik lehenguan
zuri eman nizun tankera,
hirurehun ta hogeita beatzikoa,
hoi zala zure aukera.
Kilo bat gehiago erantsita
juan nahi zenduan aurrera,
hemen neurritik pasatakoan
danok gaizki bizi gera!