Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-07-06 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Sorozabal, Jokin
Exercice
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé
Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea.

Description

Air
Esateko ez naiz lotsa
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Garzon jaunan zalaparta
ez errespeto ez planta...
Bere labetik atera berri
lege bat aparta!
Espainientzat ausarta
guretzako dena falta
baina legeak ez du balio
erreta atera da-ta. (bis)

Sorozabal:
Ezin genuen sinetsi
nahiz ta besteek miretsi.
Hoien eskutan zaila daukagu
baina inork ez etsi!
Esan gabe ez det nahi utzi
garbi dute erakutsi:
indarra askoz gehiago dute
baina arrazoia gutxi. (bis)

Irazu:
Ez erruki, ez kupida
gure aurka juaz di-da!
Nola erantzun nola reakziona
pentsa komeni da.
Ez aurpegik erretira
ta ez aldegin mendira
gauden tokian eutsi ezkero
berak eroriko dira. (bis)

Egaña:
Legealdi ugaria
bide bakar nabaria...
Gobernukoen asmoa zein den
garbi dago ia:
PPkoen oparia
egurraren ataria?
Guk pentsatzea delitua da
ta Aznarrentzat miraria. (bis)

Colina:
Hemen ahal dugun heinetik
gabiltz bide bikainetik
baina egurra ta dekretua
dugu ordainetik.
Nahiz ta Garzon ekinetik
jardun bide gordinetik
ideiak beti ez ote daude
lege guztien gainetik? (bis)

Lujanbio:
Politikari konpleto
legea ez dabil legeko:
nahi bada jarri, nahi bada kendu
ta beti kalteko.
Sokaz lotu esku-lepo,
hanka ta buru barneko
baina gu ez gaude boteredunen
marioneta izateko. (bis)