Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-06-28 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hau gizon argia da eta galdera zail samarrak egin behar dizkiot. Demokrazia askotan entzuten den hitza da. Ez dakit, ordea, denontzat berdina esan nahi ote duen. Zer esan nahi du demokrazia hitzak Aznarrentzat? ETAk zer esan nahi du demokrazia hitza aipatzen duenean? Zer janik ez duen batentzat, zer ote da demokrazia?

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer esan nahi du demokrazia hitzak Aznarrentzat?

Francon garaitik gaur egunera
etorri dena iheska.
"Demokrazia zer da beretzat?"
Laxaro daukat galdezka.
Beti urruti egon danari
demokrazirik ez eska
hitz huts bat soilik degula hori
badabilkit nahiko kezka
demokrazia Aznarrentzako
maskara bat baino ez da. (bis)

ETAk zer esan nahi du demokrazia hitza aipatzen duenean?

Demokrazia ETAntzat ere
aipagai eta ardura
baina hitz horrek berekin badu
majina bat zimurdura
ez dakit ETAk bidetzat daukan
edo hartzen dun jomuga
demokrazia ETAntzat zer den
badet majina bat duda?
Bere herria antolatzea
berak nahi duen modura. (bis)

Zer janik ez duen batentzat, zer ote da demokrazia?

Gosea degu gure bizitza
akuilatzen dun eztena;
ondo jan eta gero egiten
degu hamaika eszena
baina goseak asko dago ta
alda dezagun eskema;
ez badu janik, ez badu urik
ez jatetxe, ez taberna...
demokrazia horrentzat degu
beti bigarren problema. (bis)