Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-07-24 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maialen Perejil irla hartu duten marokoarretako bat izango zara, eta Sustrai berriro irla hori erreskatatzera joan den legionarioa.

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Beti egon da hau begi-bistan
gure herritik ez aparte.
Leila islara etorri gera
ta ez da inoren kalte
porro bat errez ta menta hartuz
kalterik ez degu bat'e.
Gure uhartean patxaran gaude
perejil zuek zerate.

Colina:
Arrazoirikan ez duzu eta
hori ez al da txarrena?
Nerea dela ta ez zurea
esan nahi dizut aurrena.
Ahuntz eta guzi etorria naiz
itsaso handian barrena
berreskuratu nahi dugulako
betitik gurea dena.

Lujanbio:
Barko-militar ta guzti zatoz
inbasoreen antzera
gu hanka hutsik ta pasioan
aurrera eta atzera.
Barko-militar, kainoi ta arma
bonba, kasko eta zera
Europan inun ezin duzuen
harrotasuna azaltzera.

Colina:
Harrotasuna izan liteke
umilarentzat trantzea.
Nik betidanik defenditu dut
nere aitaren etxea.
Ez da komeni hola hastea
ez da ona ausartzea...
Konkistatzeko ez da nahikoa
trapu xixtrin bat jartzea.

Lujanbio:
Zuek trapua jarri dezute
toki ugaritan joño!
Orain Leila da ta lehen Saharan
izandu da nahiko laino.
Herri ustel ta krudelagorik
ez det ezautu gaurdaino
erori zala ohartu ez dan
inperio triste bat baino!

Colina:
Inperioak ahaztu itzazu
nigan izan nahiko fede
Espainiatik etorri bainaiz
zuregana alafede!
Ta nere alde daduzkadanez
mila arau edo lege
legeak beti dauka arrazoi
zure kalte bada ere.